XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edozein giza-arazotan bezala, bi ideia-moten arteko drama bat aurkitzen dugu, dialektika-joko bat, elkarjotze bat, kontra-egote bat: Renazimento-joera batetik, Agintariaren ideia absolutoa bere baitan duela, eta joera berria bestetik, indibiduoaren askatasunari eutsiaz.

Drama hunen fruitua eta azkena Frantziko Matxinada ta bere ideien garai pena izango da.

Aitaturiko dialektika-joko ta ideia-burruka huntan, nola zeuden gure Fueroak?.

Zein joera zuten bere baitan?.

Erdi-Aroa zehar sortzen dira sortu Fueroak (Euskal Herriko usadio ta ohitura dira, hitz batean), eta renazentista-absolutismoa Europaz jabetzen den urteetantxe gorpuzten dira Fuero hauek Euskal Herrian.

Hala ere, renazentista-ideien kontrako punta dira euskal-Fueroak.

Erregeak jainko ziren Estadu absolutu haien tartean (Luis =xLv=-gnaren Ni naiz Estadoa), politiku-mirari gertatzen dira Fueroak.

Gero, XVIII ta =xLx=-gn. gizaldietan, gure Fueroen ideia demokratikoen aizea zabaltzen hasten denean, deuseztu ta erori egiten zaizkigu Fueroak.

Nola esplika fenomeno hau?.

Paradoja hunen benetako zioa aurki nahi badugu, prexixo beharrezko zaigu XVIII-gn. eta =xLx=-gn. gizaldietan gure Herrian gertatzen zena arakatzea.

XVIII-gn. gizaldiko euskaldunek fueroekiko ideia edo ikuspegi klasikoa zuten.

Larramendik eman dezaiguke ikuspegi hunen mamia.

1200-gn. urtean Gipuzkoaren egitura (Kastillarekin konparatuta) batasun libre baten egitura da Larramendirentzat.

Fueroen mami diren ohitura ta usadioen begirunea oinharri dela eta pakto edo elkarte baten bidez eginiko batasuna (nahiz elkarte hori ixila izan eta ez espresuki egina).

Fueroak zinegiteke (hots: paktoa berritzeke), ezin zitekean inor Gipuzkoa edo Arabako Errege izan edo-ta Bizkaiko Jaun.

Fueroei dagokienez, lehengo gizaldietako, ideia berak gordetzen ziren, beraz.

Baina aldi huntan beste mugimendu bat sortzen da gure Herrian.

Azkoitiko Jauntxoek gidarituriko ta Europako aizeetara zabalduko ginduan adimen-mugimendu bat.

Jauntxoek eta Amigos del País sozietateak duten garrantzi gailena ezin dezakegu uka noski jakintza zaharraren funtsa ziren filosofi-legeen deusezte bat direnez eta zientzi berriarekiko gure Herriaren ate-zabaltze bat.

Gero Bergarako Seminarioan azi ta eziko zen jakintza berriari ate-zabaltze bat.

Ez zuten jauntxo hauek, Fueroei dagokienez, ideia apartekorik.

XVIII-gn. gizaldiaren azkenean, konbenzio-gudan hain zuzen, aldaketa nabarmen bat zertzen da gure kondairan.

Jauntxoen ondorengo belaunaldiak politika-arlora aldatu zituen askatasun-ideiak.

Jakina denez, kinka huntan, Karlos IV ta Godoyk gerla egin zioten Frantziko Konbenzioari.

Kontuan har dezagun erlijio-gerlen arreba dela gerla hau: ideiagerla, hain zuzen.